Irati Valencia's profile

Zer da heriotza? - Proyecto esperimental

Proiektu hau kontzeptu bakarrean oinarritu da: argia. Proiektu esperimental bat dela kontuan hartuta, erronka bat proposatu diot neure buruari, erabat tabua den gai sozial bat jorratzea argiaren kontzeptutik abiatuta: heriotza.

Proiektu honen helburu nagusia jendeari munduan zehar heriotzari buruz duten ikuspegi ezberdinak erakustsiz, gaur egun arte gaiarekiko dituzten sentimendu guztiak zalantzan jartzea eta, era berean, birplanteatzea.
Erretratatu behar nituen kulturen sailkapen bat egin nuen; munduko kultura edo erlijio ezagunenak kontinenteka sailkatu nituen eta ordenaren arabera sailkatu. Ondoren, horietako bakoitzari buruzko informazioa bilatu nuen, bakoitzaren ohiturak hobeto ulertzeko.
“Ilustrazio anaglifoa” izeneko teknikari esker, ilustrazioaren zati bat nabarmendu zitekeen, garrantzi handiagoa izan zezan eta, horrela, publikoari arreta deitzeko. Modu honetan, 3D betaurrekoak, kontzeptuarekin batera, zure ikuspuntua aldatzeko aukera ematen duten tresnan bihurtzen dira, modu literal eta objetiboan.
Mila esker!
Zer da heriotza? - Proyecto esperimental
Published:

Zer da heriotza? - Proyecto esperimental

Published: